ESZENA

Euskarazko Antzerki Jardunaldiak egingo dituzte Dokan

Donostiako Doka Kafe Antzokian I. Euskarazko Antzerki Jardunaldiak hartuko ditu gaurtik etzira bitarte. Hala, hiru egunez euskaraz antzezturiko hainbat obraz gozatu ahal izango da.

Hasteko, gaur bertan, Aldraka antzerki taldearen Heriotza Nere Gain antzezlan laburra ikusi ahal izango da. Horrez gain, euskarazko bakarrizketen saioa ere izango da. Bakarrizketez Barry, Txiki eta Garbiñe aktoreak arduratuko dira Mattin margolariarekin batera. Emanaldi bikoitza 20:00etan hasiko da.

Bihar, berriz, Azken Euskalduna obra antzeztuko du 20:30ean Ipar Euskal Herriko antzerki taldeak.

Amaitzeko, ostegunean, Ander Lipus aktoreak eta Andoni Egaña bertsolariak Erregea eta Bugoia taularatuko dute, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button