ESZENA

“Eztena” antzerki jaialdia larunbatean izango da

Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen duen Eztena jaialdiaren 10. urtemuga gala batekin eta sei libururen argitalpenarekin ospatuko da aurten. Zita ekainaren 16an, 19.00etan izango da, Errenteria/Oreretako Niessen auditorioan.

Eztena antzerki jaialdiak aurten 10 urte betetzen dituela eta, gala berezi bat egingo da. Jaialditik urte hauetan guztietan pasatako sortzaileak sarituko dira egingo den gala berezi horretan.

Era berean, jaialdiak sei antzerki testu argitaratuko ditu. Horietako hiru euskaraz izango dira eta beste hiru gazteleraz. “Testu horiek aurretik argitaratu gabeak dira eta dramaturgia berrien ildoan koka daitezke.” Honakoak dira tituluak: Ella y él: Ficciones (Legaleon-T), Tres pedradas (Javi Barandiaran), Abandónate mucho (Las XL), Zapatak (Joxemari Karrere), Aitaren larrua (Tripak kolektiboa) eta Ametsen faktoria (Jose Martin Urrutia).

Jakin beharreko guztiak: Eztena

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu