ARTEA

MID_E Studio 011 datorren astean hasiko da

MID_E, arte eta sorkuntza praktika garaikideen nazioarteko erakustaldiaren bederatzigarren edizioa martxoaren 28tik apirilaren 1era luzatuko da. Ekimenak, tailer bat eta diziplina anitzeko erakusketa ekitaldi bat biltzen ditu, bertan argazkigintza, moda, bideo eta musika formatuak elkartzen direlarik.

Aste horretan garatuko den tailerrean artea, argazkigintza eta moda izango dira ardatz nagusiak. Adierazpen artistikoa eta modaren publizitatea elkar uztartuz, argazkigintzan sakontzeko tailerren bigarren edizioa, William Selden britainiar argazkilariaren eskutik etorriko da.

Parte-hartzaile hautatuek proiektu pertsonalak landuko dituzte, tailerrean emango dizkieten koordenadak kontuan hartuta. Esther Lebrato diseinatzaile gonbidatuaren lanak, modeloak eta argazki saioa ere izango dira.

Hautatutako proiektu hoberenekin erakusketa bat egingo da Artelelekun, apirilaren 1ean, MID E Studio 011 programaren barruan.

Informazio guztia ekimenaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button