IKUS-ENTZUN

Lanak aurkezteko garaia da Mendi Film jaialdian

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era egingo da, eta orain, hor lanak aurkezteko garaia da, eta horretarako, filmen izen-emateak burutzeko epea irailaren 15era arte izango da zabalik. 2023ko edizioan ia 200 pelikula erregistratu ziren, eta jaialdian 57 programatuta ziren.

Betiko legez, mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute Eguzkilore edota Txalaparta garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 24.800€ banatuko dira.

Gainera, 2024ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian parte hartzeko hautatuta dauden film guztiak aintzat hartuko dira 2025eko Mendi Tourreko zerrenda osatzerako orduan. Mendi Tourra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak antolatzen duen zirkuitu ibiltaria da; urtean zehar, Espainiako 50-60 hiritara hurbiltzen da.

Xehetasun guztiak BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button