ESZENA

Minaren inguruan gordintasun osoz

Gaur, maiatzak 10, Thusia eta Piszifaktoria Ideien Laborategia konpainia arabarrek sortutako Hau ez da gerra bat artefaktu transmedia estreinatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian.

Minaren inguruan gordintasun osoz hitz egiten duen obra bat da honakoa. “Gizakiok elkarri egiten diogun minaz, elkarri entzun eta ulertzeari uzten diogunean, dela harreman sentimental batean edo gerra batean. Funtsean, minaren erroen bila egindako arkeologia-lan bat da. Zalantzarik gabe, gaurkotasun handiko gai unibertsalak dira bai gerrarena nola desamodioarena, eta giza izaera hobeto ulertzeko bidea eskaintzen digute. Horregatik, hain zuzen ere, barrura begira.”

Taula gainean ikusiko ditugun pertsonaiak gutako edozein izan zitezkeen. “Denok bizi izan dugu haustura sentimental bat. Denok bizi izan dugu beste norbaitekin komunikatzeko ezintasuna. Eta ezintasun horretatik sortzen dira giza hondamendirik handienak. Esate baterako, gerrak. Eta hori guztia edertasunari uko egin gabe. Espazio eszenikoa espazio emozional eta poetiko berezi bat da, eta antzerkiak eskaintzen dituen lengoaia guztiak elkartuko dira bertan: hitza, musika, gorputza, dantza, argia eta isiltasuna.”

Piezaren sinopsia hauxe duzue: Lei eta Zan-en arteko amodioa azkenetan dago. Den-denak huts egin du bien artean eta, gerra-zelaitik ihes egiten duten bitartean, iheserako zubi guztiak erretzeari ekin diote. Orduantxe, Magenta agertu da, piztu berri den gerrako frontetik datorren soldadu gupidagabea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button