ESZENA

Aida Gomez dantzariaren ikuskizun didaktikoa, Bilbon

Danza Española konpainiako kide Aida Gomez dantzariak Almas ikuskizun didaktikoa taularatuko du gaur, abenduak 4, Bilboko La Fundicion aretoan, 20:00etan. Emanaldia Dantzaldia zikloaren baitan dago.

Diziplina anitzeko  emanaldia izango da, eta lau artistek sormen-prozesuan biziko dituzten esperientziak azalduko dira; horretarako, ikus-entzuleekin interakzio bilatuko du artistak.

Gomezekin batera, Christian Lozano eta Antonio Correderas dantzariak, eta Bario txelo jotzailea izango dira agertokian.

Aida Gomez eskarmentu handiko artista da: 2004an Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen, eta 1998an, Ballet Nazionaleko zuzendaria ere izan zen. Egun bere konpainia propioa zuzentzen du, eta zinean ere aritu da, Carlos Saura eta Bigas Luna zuzendari espainiarren lanetan, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button