ARTEA

Expodistritoren proposamen berriak, San Inazio-Ibarrekolanda, Begoña eta Errekaldeko udaltegietan

Artea hiribilduko barrutietara eramatea eta hainbat artisten lana ezagutaraztea helburu duen Expodistrito aldi baterako Bilboko erakusketa zikloa proposamen berriekin dator urriko bigarren hamabostaldi honetan.

Hala, margolanez osatutako 3 erakusketa egongo dira ikusgai San Inazio-Ibarrekolanda, Begoña eta Errekaldeko udaltegietan, urriaren 30era bitarte.

Errekaldeko udaltegian, Arantze Arzua, Itxaso Manzano eta Marga del Rey artisten lan kolektiboak zabaldu ditu ateak. Nahiz eta bakoitzak bere ibilbide propioa egin duen, arte zaletasunak elkartu ditu hiru artistak. Talde bat eratu eta Artelan Berreginen Museoan eta Bilboko La Taller arte galerian egiten dute lan. Azkeneko bi urtetan sortutako obra da Errekalden erakusgai jarri dutena, espresuki egindakoren besteren bat ere proposatzen badute ere, sektore bereizietan eta teknika desberdinekin. Artistek azaltzen dutenez erakusketa, “ohiko atzera begirako bat baino gehiago, instalazio bateratu bat da, bisitariari lan desberdinen artean ustekabeko interkonexioak proiektatzen dizkiona”.

Begoñako udaltegian berriz, Jose Alberto Eguiluz artistaren obra dago ikusgai. Marrazteko zaletasuna betidanik izan duen arren, “siderurgia-sektorean aurretiko erretiroa hartu nuenean, lotu nintzaion margotzeari. Bereziki, paisaiak erakartzen nau”, artistaren hitzetan. Bere erakusketan hortaz, Bilboko Berreginen Museoan margozketako zenbait teknika ikasi ondoren sortutako hainbat margolan ikusteko aukera izango du bertaratzen denak, paisaietan oinarritutakoak gehientsuenak eta teknika ezberdinen bitartez sortutakoak (ikatz-marrazkia, lapitz-marrazkia, pastela, akuarela eta marrazketa arineko praktikak). “Hori guztia, figuren eta natura hilen gainean, era naturalean eginik”.

Eta San Inazio-Ibarrekolandako udaltegian, Marta Clavero Reyes artistak bere obra jarri du jendaurrean. “Nire gailuetako pantailan azaltzen diren paisaiak dira, haien lekua ez da hau, dauden lekuan daude, hemen irudi bat besterik ez dira, desitxuratzen den ilusio bat, seinalea motela da eta errealitatera eramaten nau, orduan pintatzen dut”, dio artistak bere obraren inguruan azalpenak ematerakoan.

Expodistrito, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena da, Bilboko Barrutietako Udaltegietan eskaintzen den aldi baterako erakusketa zikloa.  Zikloak barruetietan ondu duen programazioaren informazio gehiagorako,  Kultura Barrutik Kultura Barrutik  webgunara jo dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button