LITERATURA

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XL. edizioa

Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XL ediziorako proposamenak aurkezteko epea ireki du. Betiko legez, bi hizkuntza-modalitate deituko dira: euskara eta gaztelania, eta parte-hartzaileek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi akzesit eskuratu ahal izango dituzte bi modalitateetan.

Lehiaketa hau irekita dago 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleentzat, baina lanak jatorriz Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzita egon beharko dira, ez baita itzulpenik onartuko. Aurkezten diren ipuinak gai askekoak izan daitezke, originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
Gehienezko luzera hamabost orrialdekoa izango da (Times New Roman edo antzeko letra-mota erabilita eta hauen tamaina 12 izanik), 1,5 espazioa utziko da lerroen artean.

Oinarriei buruzko informazio guztia www.bilbao.eus/arestilehiaketa webgunean kontsulta daiteke.

Lehiaketa honen aurreko deialdian, Saioa Alcaizaren Zilborrestea ipuina saritu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button