LITERATURA

Juan Carlos Eguillor Poesia Bisualeko sarituak ikusgai

Otsailean, Asociación de Escritores de Euskadi taldeak (AEE) Juan Carlos Eguillor Poesia Bisualeko Nazioarteko II. Sarirako deialdia egin zuen. Atzo bertan, aurkeztu zen ekainaren 31ra bitartean luzatuko den lan horien erakusketa, zeina BilbaoArte ikusiko ahalko den.

Oinarrietan esaten zen bezala, aurkezturiko lanen artean, irabazle bat eta bi accesit banatu dira, eta era berean, 30 lan aukeratu dira gehienez. Epaimahaiaren erabakia apirilaren 30ean iragarri zen eta aukeraturiko lanak egun hartatik aurrera erakusgai jarriko ziren dira Bilboko Erakusketa Areto batean. Erakusketa hori jada zabalik da BilbaoArte fundazioan.

Ironiak, metaforak eta paradoxak osatzen dute poesia bisualerako erroa, eta hauek guztiek hausnartzerako gonbita luzatzen digute. Mikel Jáuregui izan da Brisa lanarekin lehen saria eskuratu duen artista. Bi accesitak Mapa de situación Cristian Porres-ena eta Vía Brenan Duarte-rena izan dira.

Juan Zapater (BilbaoArte), Daniel Castillejo (Artium) eta Francisco Javier López Landatxe (Koldo Mitxelena) hirukoteak epai-lanak egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button