BESTELAKOAK

Euskarazko proiektuak bideratzeko “Gazte Sortzaileak” bekak

Gazte Sortzaileak bekaren bosgarren edizioan hautatutako lanak joan den astean aurkeztu ziren Gasteizeko Oihaneder Euskararen Etxean. Euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko asmoz,  laguntza hori bideratu da Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker.

Gazte Sortzaileak bekaren barruan honako lan hauek aukeratu ziren: Beñat Goitia eta Montauk-en diskoa, abenduaren 23an Oihanederren estreinatu zena; Urko Saenz de Buruagaren Oskola (martxoaren 22an aurkeztuko da); Eñaut Gorbearen Inkuren itzala (apirilaren 11n estreinatuko da, Aldaben); Eguzki Donnellan eta Haizea Berueteren Tripak: huts bete hots (apirilaren 4an aurkeztuko da, Aldaben); eta Miren Narbaiza eta Joseba Baleztenaren Zer hartu ontzitik itsasoa harri bihurtzen bada (maiatzaren 18an estreinatuko da, Aldaben).

Martxoan egingo da deialdi berria, eta hala, beka horietakoren bat lortu nahi duten 16 eta 35 urte bitarteko gazteek beste aukera bat izango dute aurten.
“Artistek ideia bat aurkeztu behar dute eta ondoren, 6-7 hilabete emango dira aukeratutako ideiak garatzeko, Udalaren eta Aldundiaren laguntza ekonomikoaren bitartez, (4.000 eurokoa izan daiteke). Gainera, profesionalen laguntza izango dute ekimenak garatzeko”.

Aukeraturiko proiektuak zertan diren jakiteko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button