LITERATURA

Euskarazko ipuin eta nobela motzak idazteko laguntza

Aurten berriro, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren Kultura Sorkuntza diru-laguntzen deialdiaren barruan, literatura arloan bi modalitate izango dira: Gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak, eta euskarazko ipuin eta nobela motzak idazteko laguntza.

Diru-laguntza hauek gutxienez 100.000 karaktereko euskarazko literatura-testuak -ipuin nahiz nobela motzak- sortzea sustatzeko dira. Literatura-testuak sortzen laguntzeko, guztira 40.000 euro daude. Bost laguntza emango dira, bakoitza 8.000 eurokoa.
Diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 30 urtetik beherako pertsonek idatzitakoak izan beharko dute, eta behintzat bik emakumeek idatzitakoak.

Agindu osoa eta berak dakartzan betebeharrak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button