IKUS-ENTZUN

Etorkizuneko film laburrak, Bilbon

Future Shorts munduko hainbat herrialdetan egiten den film laburren jaialdia da; tartean, Ingalaterra, Palestina, Israel eta Turkia. Urtean lau aldiz egiten da, eta 90 herrialde eta 150 hiritan izaten da.

BilbaoArte zentroa, film laburren jaialdiaren banatzaile Piovrarekin lankidetzan ari da, eta elkarlan horren ondorioz, gaur, maiatzak 7, beste proiekzio bat egingo da Bilboko zentro horretako Art House Zineman, 19:00etan. Emanaldietan, nazioarteko film labur onenen lagin bat erakusten da.

Gaurko emanaldiak 90 minutu inguru iraungo du, eta zazpi lan proiektatuko dira; horietariko batzuk sarituak izan dira munduko jaialdi nagusienetan; hala nola, Sundance, Los Angeles Film Festival eta BIFAS.

Honatx filmen zerrenda: Tooty’s Wedding (Frederic Casella, Erresuma Batua, 2011); Into the Middle of Nowhere (Anna Frances Ewert, Erresuma Batua, 2011); The Captain (Nash Edgerton, Australia, 2013); Svamp (Charlotta Miller, Suedia, 2011); The Big House (Musa Syeed, Yemen, 2013); Fear of Flying (Conor Finnegan, Irlanda, 2013); eta, amaitzeko, Jonah (Conor Finnegan, Erresuma Batua, 2012).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button