IKUS-ENTZUN

Nafarroako “Punto de Vista” jaialdiko lanak

Otsailaren 8tik 16ra izango den Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko hamargarren edizioko Atal Ofizialean, 14 herrialdetako bederatzi film luzek eta zortzi film laburrek hartuko dute parte.

Lan eskerga izan duen hautaketa-batzordeak (Oskar Alegria, Koldo Almandoz, Ozge Calafato, Alexei Dmitriev eta Guillermo G. Peydró) 1.378 film ikusi ditu, eta haien artean ondorengo film luzeak aukeratu dira Erdialdeko Eskualdea jaialdiko lehiaketa-atala osatzeko: Olmo and the Seagull, Petra Costa and Lea Glob-ena (Danimarka, Brasil, Portugal, Frantzia, Suedia); Las letras, Maya Kosa eta Sérgio da Costa-rena (Suitza, Portugal); Cantonese rice, Mia Ma-rena (Frantzia); The death of JP Cuenca, João Paulo Cuenca-rena (Brasil); Writing on the city, Keywan Karimi-rena (Iran); Lampedusa in winter, Jakob Brossmann-ena (Erresuma Batua); Casa Blanca, Aleksandra Maciuszek-ena (Polonia); Bella e perduta, Pietro Marcello-rena (Italia); eta Oleg y las raras artes, Andrés Duque-rena (Espainia).

Beste aldetik, aukeratutako film laburrak honako hauek izan dira: The Tree, Roya Eshraghi-rena (Kuba); Extremes, Federico Molentino eta Juan Manuel Ferraro-rena (Argentina); Among us, Guido Hendrikx-ena (Herbehereak); If mama ain’t happy, nobody’s happy, Mea de Jong-ena (Herbehereak); The Place, Julia Poplawska-rena (Polonia); The factory of the world, Minna Rainio eta Mark Roberts-ena (Finlandia); Where is the jungle, Iván Castiñeiras Gallego-rena (Frantzia); eta The Meadow, Jela Hasler-ena (Suitza)

Honako sari ofizial hauek banatuko dira: Film onenaren Punto de Vista sari nagusia, 5.000 eurokoa; Zuzendaritza onenaren Jean Vigo saria, 5.000 eurokoa; Film labur onenaren saria, 3.000 eurokoa. Eta hauez gain, publikoak film onenari emandako sari berezia, 1.650 eurokoa, eta Film onenaren Gazteria saria, 1.500 eurokoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button