MUSIKA

Euskal Metal Fest 2011-02-11

Aurtengoa Euskal Metal Fest metal estiloko jaialdiaren ibiltariaren bigarren edizioa izango da eta makina bat talde, Euskal Herrikoak, Espainiakoak eta Europakoak, bilduko ditu Bilbon, Gasteiz, Iruñea eta Donostian egingo diren zortzi kontzertuan.

Hala, egitarau metal zalea oparoa atondu dute antolatzaileek. Hasteko, martxoaren 5ean bost taldek joko dute Donostiako Guardetxean: Coldsight (Frantzia); Omission (Madrid); Dark Code (Tolosa); Black Absinthe (Usurbil), eta bosgarren bat oraindik zehazteke dagoena.

Martxoaren 12an metal jaialdia Gasteizko Helldorado aretora pasatuko da. Agertokian bost talde izango dira: Kandia (Portugal); The 4 Sakes (Murtzia), eta Gasteizko HRS eta Khrubai. Bosgarren talde bat ere iragarri dute, baina izenik oraindik ez dute jakinarazi.

Martxoko emanaldiak 26an amaituko dira. Egun horretan Bilboko Santana 27 aretoan dagoen Black lokalean beste bost metal koadrila zale bilduko dira: Rise To Fall (Bilbo); Korumbà (Donostia); Inntrance (Madrid), eta Black Absinthe (Usurbil). Bosgarren taldea aurrerago iragarriko dute.

Apirilari dagokionez, beste hiru izango dira hitzorduak: 2an Iruñeko Movie aretoan Kandia (Portugal), Evil Seeds (Bilbo) eta beste hiru banda izango dira; 9an, Gasteizko Helldoradon, All Reasons (Bilbo), Breathless (Mallorca), Orion Child (Durango), Liquid Graveyard (Ingalaterra) eta bosgarren bat; 16an, Bilboko Black aretoan Rozz (Frantzia); Vanishine (Bilbo); Esclavitud (Tenerife); Hypnoside (Bartzelona) eta beste banda bat arituko dira.

Maiatzean izango diren azken bi kontzerturekin amaituko da ekimen metal zalea: 7an Iruñeko Movie aretoan, Apocryphal (Ingalaterra), Anvil Of Doom (Kadiz), Korumbà (Donostia) eta beste bi talde; eta, amaitzeko, 14an Euskal Metal Fest Donostiara itzuliko da: Raygun Rebels (Alemania), PM (Madrid), Blast Wave (Donostialdea), eta beste bi talde.

MPR Producktionsek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button