BESTELAKOAK

Euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak ostiral honetan aztergai

Hari Izpia Hartzen. Euskal kulturaren erronkak Nafarroan izenburupeko kultura jardunaldia antolatu da Iruñeko Kondestable jauregian,  datorren urtarrilaren 24an. Nafarroako Euskara Teknikarien Sarea, Elkar fundazioa eta Karrikiri dira antolatzaileak.

Euskal kulturaren inguruko kezkek bultzatuta antolatu da jardunaldia: “Arduratuak gaude euskal kulturaren kontsumoarekin. Izan ere, euskaldun gehienek ez dute euskarazko kultura kontsumitzen. Gero eta gehiago dira euskaldunak, baina errazago moldatzen dira erdaraz, eta horrek eragin zuzen du bere kultur kontsumoan. (…) Euskal kulturaren transmisioan etena gertatu dela nabaria da. Gero eta haur gehiagok euskara ikasten dute eskolaren bidez, baina horrek ez du ekarri euskaldun izan daitezen. Euskarazko kultura ez bada transmititzen, euskalduntzea ez da erabatekoa izango. (…) Eskaintzari dagokionez, euskal kultur sorkuntza eta produkzioa aberatsak dira gaur egun, baina, maizegi, ez dira iristen herritarrengana. (…) Hizkuntzaren irakaskuntzarako material asko dago, baina ez euskal kultura zehar-lerro gisa landuko duena. (…) Ez dago, erakundeen eta kultur eragileen arteko lan bateraturik, ez eta epe luzerako politikarik adosturik. Euskal kultura ez da agenda politikoan garrantzia duen gai bat. Areago, kultur eragileak diru-laguntzaen oso menpekoak dira”.

Kezka horiek guztiak barneratuta jardunaldi hori antolatzea deliberatu dute helburu zehatz batzuekin: “…jardunaldiaren xedea da eragile guztien artean (teknikariak, sortzaileak, politikariak…)  gogoeta bateratu bat egitea nondik jo jakiteko. Denen artean osatuko dugun diagnostikotik aurrera begirako lan ildoak zehaztu nahi ditugu, etorkizuneko lankidetza artikulatzeko, euskarazko kultur ekoizpenak ikusgarri egiteko, transmisioa bermatzeko, kontsumo-joeren norabidea aldatzeko, kulturak duen funtzio linguistikoa aldarrikatzeko eta, funtsean, elkarren osagarri izenen diren hizkuntz politika eta kultur politika eraginkorrak abiatzeko”.

Horretarako hainbat adituk hartuko dute parte antolatu diren hitzaldietan: Euskal kulturaren kontsumoa (Josu Amezaga); Euskal kulturaren erronkak Nafarroan: transmisioa, sormena, eskaintza… (Jon Abril); Gazteak, bertsoa, transmisioa eta nortasuna (Miren Artetxe); eta Euskal Herriko esperientziak (Aitor Elexpuru, Xabier Gantzarain, Gartzen Garaio, eta Eneritz Rekarte.

Jardunaldia irekia bada ere, aldez aurretik izena ematea eskatzen zen; bada, plaza guztiak beterik dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu