LITERATURA

Euskal idazleentzat egonaldia Hendaiako Nekatoenean

Elkano Fundazioak, Euskal Itsasbazterra-Ekimenen Zentro Iraunkorrarekin, Euskal Kultur Erakundearekin eta Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan, euskarazko literatur egoitza bat antolatu du Elkano eta lehen mundu-biraren testuinguruaren inguruan. Egonaldia 2020ko udazkenean egingo da eta proposamenak jasotzeko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Beka honen hamargarren edizioaren literatura-egoitza egiteko deialdia euskarazko idazleei zuzentzen da. Oraingo honetan, munduari lehen itzulia eman zitzaionetik 500. urteurrena dela eta, bultzatuko diren lanak honako xehetasunak izan beharko ditu: “genero libreko eta euskarazko lanaren gaia Elkanorekin eta nabigazioarekin lotuta egon beharko da, bai eta gai periferikoekin ere, hala nola nabigazioarekin, esplorazioarekin, kartografiarekin, astronomiarekin eta abarrekin.”

Egonaldia urritik abendura bitartean egingo da, Nekatoenea baserrian, Abbadia inguruan, Hendaian.

Deialdiaren xehetasunak hemen dituzue eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button