LITERATURA

Euskal idazleak euren liburuez arituko dira Idazle Eskolan

Idazle Eskolak literatur jardunaldi interesgarria ondu du bihar, martxoak 23, Bergarako UNEDen: Yoseba Peña, Maribel Aiertza, Ione Gorostarzu, Xabi Lopez eta Isabel Martin idazleak euren lanak izango dituzte aztergai 11:30etik 13:30era bitarte.

Autoreek ondoko liburuen inguruan egingo dute berba: Yoseba Peña, Hodeien adorea (Susa); Ione Gorostartzu, des-egiten (Elkar); Xabi López, Dena da gezurra; Maribel Aiertza, Tigreak hondartzan (Elkar) eta Mara eta izar saltzailea (Ibaizabal); Ainara Maia, Chansons d’amour. Ilargi beterik gabeko gaua (Maiatz); eta, azkenik, Karmele Igartua, Hitzak orbainetan (BBK), Denbora enaren hegaletan (Pamiela) eta Itsaso kontra bat (Pamiela).

Isabel Martinek, halaber, gazteleniaz idatzi duen Leyendas y otros relatos de tradición oral en La Zarza de Pumareda liburua aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button