IKUS-ENTZUN

Euskaraz ekoizteko bultzada

Laburbira ekimenak XX. edizioa beteko du 2023an, eta betiko helburuari helduko dio beste behin: euskaraz ekoizten jarraitu dezaten, sortzaileen lanak ezagutarazi eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea.
Datorren urtean, Laburbiraren XX. edizioa martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean egingo da Euskal Herriko zein kanpoko hainbat herritan.

Lan interesgarriren bat baduzue, bertan lanak aurkezteko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da, eta bete beharreko baldintzak honako hauek dituzue: 2022 urtean ekoiztutako fikziozko lanak izan behar dira, gehienez ere 20 minutu irauten dituztenak. Lanen aukeraketa urtarrilaren 15etik 22ra bitartean egingo da eta sortzaileei modu pertsonalean jakinaraziko zaie erabakia.

Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan: Publiko guztientzako lanak izan daitezela; sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka mantenduko da, sortzaileen lurraldetasun eta generoa, etaeuskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…

Jakingarri guztiak Laburbirak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button