BERTSOTAN

Azken hiru kanporaketak

Asteburu honetan jokatu dira Arabako Bertsolari Txapelketako azken hiru kanporaketak. Lehenengo fasea amaitutzat eman da.

Hirugarren kanporaketa Ataurin hasi zen ostiralean. Oihane Pereak finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen. Larunbatean, Laudion jokatu zen bigarren saioa eta Serapio Lopezek irabazi zuen. Bosgarren eta azken kanporaketa igandean  jokatu zen Lantziegon. Manex Agirre izan zen onena Zigor Enbeitaren aurretik.

Ohikoa denez,  jende mordoa egon da saioetan, afari eta giro ederrak ere ez du hutsik egin eta bertsolari hasi berrien papera txukuna izan da.

Inauterietako asteburuko atsedena eta gero, txapelketak bere bidea jarraituko du. Gauzak horrela, 18 sailkatuak horrela banatuko dira:
-Otsailaren 16an, Izarran: Asier Otamendi, Serapio Lopez, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Igoa, Orlando Arreitunandia, Irati Anda.
-Otsailaren 23an, Aramaion: Paula Amilburu, Manex Agirre, Zigor Enbeita, Unai Mendibil, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal.
-Martxoaren 2an, Dulantzin: Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Ruben Sanchez, Jagoba Apaolaza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button