LITERATURA

Estibaliz Martinez Diaz de Ceriok “Azalberritze bat” aurkeztu du

Donostia Kultura eta Balea Zuria argitaletxeak elkarlanean egile gazteei zuzendutako DK Poesia Lehiaketa 2017an sortu zuten. Bertan, 35 urte bete gabe zituzten gazteek idatzitako 18 poemategi aurkeztu ziren, euskaraz eta bakarka idatziak, deialdiaren oinarrietan jasotzen zen bezala.

Guztien artean irabazlea Estibaliz Martinez Diaz de Cerio izan zen Azalberritze bat poemategiarekin. Epaimahai kideak, Eli Tolaretxipi, Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko izan ziren eta aho batez erabaki zuten nor izango zen saritua.

Sari banaketa ekitaldia martxoaren 21ean egin zen, eta orain, Esti Martinez Diaz de Ceriok Azalberritze bat poesia liburua aurkeztu du gaur berton, ekainak 18an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.

Esti Martinez Diaz de Cerio Iruñean jaioa da, 26 urte ditu eta dagoeneko badu literatur ibilbide bat. 2012an Iruñeko Udalak antolatutako egile berriendako euskarazko XXIII. Literatur lehiaketan aipamen berezia; 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako sormen lehiaketako Euskarazko Narratiban 1. saria; 2015ean Petri Atarrabiakoa XXV. Literatur saria;  eta 2017an Donostia Kultura I. Poesia saria irabazi ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button