ARTEA

Espazio kolektiboaren okupazioa

Martin & Sicilia (Tenerifeko Santa Cruz, 1974 eta 1971, hurrenez hurren) bikoteak 24 horas abierto izenburuko pankarta eskegi du Gasteizko Artium zentro eta museoan, Gray Flag 2013 programaren baitan. 100 metro koadroko pankartak elikagaien denda batean eginiko ekintza batean du jatorri. Hala, programaren Reahuciar, reokupar, rehabitar lelopean, obrak logela espazio kolektiboaren (fisikoa, politikoa, soziala edo sinboliko) okupazio gisa hartzen du. Lana ikusgai izango da Artiumen eraikinean maiatzera bitarte.

24 horas abierto ekintza baten ondorioa da: artistek janari denda bat okupatu zuten Tenerifeko Santa Cruzen. Irtenbide ironiko bat proposatzen dute ekonomiaren mantsotzearen aurrean; era berean, aurrerapenaren eta egungo testuinguruaren gaineko desengainuaz berba egiten dute. “24 orduz zabalik kontsumitzeko eta subjektu garaikidea bertan kontsumituta geratzeko”.

Beti egin ohi duten moduan, bikote kanariarrak margolan batean irudikatu dituzte ilustrazio, zinema, kazetaritzako argazkik, publizitate edota antzerkitik hartutako bitartekoak. Gero, pankarta Artium Bildumaren parte izatera igaroko da.

Grey Flag programak artea bere testuinguruaren isla dela erakutsi nahi du, sortzen den gizartearen errealitatearena, hain zuzen ere. Horrela, Reahuciar, reokupar, rehabitar leloa dela medio, espazio bat artez bete nahi dute. “2013an programan parte hartuko duten artistek egunero uztera behartzen gaituzten tarte fisiko eta geografikoak berriz betetzera eramango gaituzten aukera berriei adi egongo dira”.

24 horas abierto ekintza baten ondorioa da: artistek janari denda bat hartu zuten Tenerifeko Santa Cruzen. Horrela, irtenbide ironiko bat planteatzen dute ekonomiaren geldialdi honen aurrean eta, aldi berean, aurrerabideari eta egungo uneari buruzko desengainuaz mintzo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button