ESZENA

Ortzadar taldearen “Librea ninçana”

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, Arriaga Antzokian aurkeztuko du dantza, musika, kantua eta poesia uztartzen dituen …Librea ninçana lana.
Lan honetan, 1512an Fernando Katolikoaren tropek Nafarroako Erresuma nola inbaditu zuten kontatzen da. Hitzordua igandean izango da, 19:00etan. Aitor Subiza izan da zuzendaria eta Iruña Iriarte eszenografia lanetan aritu da.

Ortzadarrek alderdi poetiko eta sinbolikoaz arduratu da istorioa kontatzerako orduan, alde errealista edo kostunbristari erreparatu barik. Beraiek aditzera eman dutenez, “ikusleek haien ondorioak eta bate zere sentipenak ateratzea nahi dugu”.
Helburu horrekin, ekoizpen honetan, txikiaren eraginkortasuna erabili nahi dute: hanpatuari ihes egiten diote, ezpaten zaratei eta trostei, eta aterpea bilatzen dute etxean. Izan ere, etxe horretan lurra defendatzeko gerrara joan den eta itzuli ez den horren hutsunea sentitzen dute.

Beste alde batetik, …Librea ninçana antzezlanak omenaldia egiten die emakumeei,  gerraren zigorra bere azalean jasan dutenei hain zuzen, seme-alaben edota lagunaren galera jasan dutelako lehenengo, eta urteen poderioz oroimena ere galtzea bizi izan dutelako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button