ARTEA

Eskulturak, gerlariak eta pinturak, Iruñean

Floren Fernandez de Retana Erretan artistak Eskulturak. Gerlariak. Pinturak izenburuko erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadelan dagoen Mistoen Pabiloian, martxoaren 13ra arte.

Artistak eskulturak, pinturak eta argazkiak uztartu ditu. Hala, hamalau eskultura paratu ditu, azken hamarkadan egindakoak, burdinazko xaflekin. Plano, bolumen, espazio eta kontraplanoak eta lerroak nahastuz. Kutsu konstruktibista duten lanak dira.

Hamar margolan ere jarri ditu ikusgai, teknika mistoekin eginak: zerrauts mineralak, pigmentuak eta melazak. Erakusketako hamalau argazkiak, berriz, dibond gainean jarri eta gerlariaren figuraren inguruan ardaztu ditu.

Gerlariaren gaia Constantino Kavafis autorearen poemetatik jaso ditu, bai eta Ulises bidaia literariotik eta Minotauroaren abentura mitologikotik ere. Artistaren anaia Juanek erakusketaren harira idatzitako testuan hauxe jasotzen da: “Nire anaiaren obra berriena ikusten dudanean, Kavafis datorkit burura. Agian, bere gerlariengatik, edo Minotauroa giltzaperatzeko zizelkatutako labirintoengatik, zanpatuak, gero koadro bihurtu arte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button