IKUS-ENTZUN

Antonio Lopezi buruzko zine eta dokumental zikloa

Antonio Lopez erakusketaren harira Bilboko Arte Ederren Museoak, pintorearen izaera artistikoarekin loturiko zine eta dokumentalen zikloa antolatu du. Iragan larunbatean hasi zen egitaraua Victor Ericek zuzenduriko El sol del membrillo filmaren proiekzioarekin.

Pelikula hori asteon ere ikusi ahalko da larunbatean, hilak 22, 19:00etan museoaren auditorioan. Zintan margolariaren sorkuntza-prozesua islatzen da.

Era berean, urriaren 29an eta azaroaren 5ean, zuzendari beraren Apuntes izeneko beste pieza bat ere eskainiko da Correspondencias Erice/Kiarostami lanarekin batera; azken film horretan, zuzendari bien arteko ikus-entzunezko korrespondentzia biltzen da. Gainera, TVE telebista kateko Versión Española programarako grabatutako Conversación Antonio López/Víctor Erice saioa ere eskainiko da.

Halaber, azaroaren 12an, Antonio Lopezek Madrilgo Gran Via kalean egindako lanari buruzko La mitad invisible telebista-saioa, eta egilearen azken eskulturei buruzko hiru dokumental ikusi ahal izango dira: La noche y El día, Atocha, La mujer de Coslada eta Historia de una escultura real.

Zikloarekin loturiko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button