LITERATURA

Arantxa Urretabizkaiaren "3 Mariak" nobela plazaratu da

Arantxa Urretabizkaia 1947an jaio zen. Telebistan eta irratian lan asko egina da, baita zine gidoigile gisa ere. Alabaina, nobelagile
duzue batik bat Urretabizkaia. Zergatik panpox (1979) nobelak lortu zuen aspaldi idazlearen lanen artean arrakastarik handiena. Geroago Koaderno gorria (1998), edizio mordokarekin, eraberritu zuen arrakasta hura. Honako hauek izan dira egilearen beste narratiba lanak: Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1982), Saturno (1987) eta gazte-literaturan Aurten aldatuko da nire bizitza (1992). 1982an Maitasunaren magalean poesia liburua argitaratu zuen.

Orain 3 Mariak (Erein) nobelaren aurkezpena egin du egileak. Liburuaren nondik norakoa jakin ahal izateko Donostiatik heldu zaigun oharrean hauxe irakurri dugu: "Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea
eta, era berea, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean.
Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean,
berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du.
Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia
ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat, berez gezurtia
den memoriak".

Ereinek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button