ARTEA

XIX. Torre Luzea nazioarteko argazki mostra

Abenduaren 11ra bitarte, Zarauzko Torre Luzean XIX. nazioarteko argazki mostra ikus daiteke. Bertan, Pilar Pequeño, Feng Xiaohui, Joseba Ibarra, Oriol Jolonch eta Carles Zamorano argazkilarien lanak paratu dituzte.

Artistei dagokienez, Carles Zamorano, 1984an Bartzelonan jaioa eta 13 urte zituenetik irudiaren munduan autodidakta, nerabe zela hasi zen naturaren argazkigintzarekiko interesatzen, gurasoek txiki-txikitatik sartu baitzioten mendiarekiko zaletasuna.

Feng Xiaohui, berriz, argazkilari txinatarren elkarteko kide da, baita bertako elkarteko zuzendari akademikoa ere.

Halaber, Joseba Ibarra autodidakta izanda, 70eko hamarkadan Bizkaia Club Cine Foto elkartean sartu zen eta bertan hasi zen bere ibilbide fotografikoa, sari asko lortuz, bai estatu mailakoak zein nazioartekoak. Egun, elkarte horretako bazkide izaten jarraitzen du.

Oriol Jolonch ere autodidakta da. Bartzelonan jaioa eta gazte-gaztetatik datorkio errealitate asmatuak irudikatzeko afizioa. Aitaren aerografo zaharra herentzian jaso zuenean hasi zen lehen pausuak ematen. Koadro txikitxo haiek kasete zaharretako portadak ilustratzeko izan ziren.

Azkenik, Pilar Pequeño madrildarra dago. Zenbait urtetan zehar marrazkiak egiten ibili ondoren, 1982. urtean argazkigintza lantzen hasi zen. Bere obra guztiak oso harreman estua dauka naturarekin, euren artean oso lotuta dauden serieekin. Erakusketa honetan bere lanik zabalena eta adierazkorrena aurkezten digu, alegia, bere landare-seriea irudietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button