IKUS-ENTZUN

“Zer da zinema?” galderari erantzuteko ahalegin zinematografikoa

Nafarroako Filmotekan Zer da zinema? galderari hobeto erantzuteko gaitasuna lortu nahi dute, eta horrexegatik, zazpigarren urtez jarraian, zinemateka nafarrak Ezinbesteko zinema zikloa eskainiko du. Gaur oso saio berezia programatu dute Charles Chaplin eta Ernst Lubitsch zinemagileekin.

Zinemaren bilakaeraren azterketa azkartzeko helburuz, aurreko edizioetan egin den bezala hamarkada bakoitzeko bi saio eskaini beharrean, film bakarra proiektatuko da hamarkada bakoitzeko.

“Hasieratik hasiko gara. Zinemaren hastapenak erakutsiko ditugu, ahotsik gabeko filmak proiektatuz. Soinuaren ordez keinuak eta muntaia azpimarratzen duten hainbat film erakutsiko ditugu. Aurreko edizioetako irizpideak errepikatuz, mende bat bete duten bi pelikularekin hasiko gara. Horiek urtarrilaren 31eko arratsaldean proiektatuko ditugu Zinemaren Historiako bi pertsonai esanguratsu omenduz: Charles Chaplin eta Ernst Lubitsch. Beraien bi lan, biak 1918an egindakoak, ikusiko ditugu. Zuzeneko musika ere izango dugu”.

Hortaz gaur, 20:00etan, Ez dut gizon bat izan nahi eta Txakur bizitza filmak ikusteko parada egongo da.

Hurrengo saioak honakoak izango dira: otsailaren 7an, Gizaki basatia; otsailaren 14an, Gilda; otsailaren 21ean, Jainkoen ilunabarra; eta otsailaren 28an, Iraultza baino lehen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button