IKUS-ENTZUN

“24 ordu digitalean” film laburren lehiaketa, Elorrion

Elorrioko Arriola Antzokian urteroko film laburren lehiaketa jarriko dute martxan asteburu honetan, abenduaren 10 eta 11n: 24 ordu digitalean

Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu. Betiko lez, sormena, ideia eta istorio originalak aintzat hartuko dira.

Adi antolakuntzak jarriko dituen betebeharrei: “Lehiaketaren oinarriek diote film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar direla, hain zuzen, aurretik antolatzaileek proposatuko dituztenak. Informazio hau guztia lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie parte-hartzaileei. Eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitzak bere burua nahierara antolatu beharko du produktua bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko”.

Lehen egunean antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 orduren buruan filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira. Filmak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, .mp4 edo .mov (H264), konpresio gabe 16:9 formatu-ratioan (1280×720).

Hurrengo egunean emanaldiak izango dira, eta horien ostean, sari banaketa egingo da (Sari nagusia, 700€, eta finalistak, 500€).

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button