ARTEA

Erakusketa kolektibo, poetiko eta politikoa

Durangoko Arte eta Historia Museoko erakusketa gelan, Político-Poético izenburuko erakusketaren hirugarren edizioa paratu dute; bertan, Nora Aurrekoetxea & Laura Ruíz, Ibon Azpiroz, Lehior Bilbao, Urtzi Canto, Andere E. Zubiaur, Amaia Molinet, Lúa Ordás eta David Pavo artisten lanak daude. Horiekin batera, Alberto Díez eta Beñat Romeraren testuak eta Ernest Gravesen diseinua ere izango dira. Erakusketa zabalik dago ekainaren 1era arte.

Antolatzaileen arabera, “Político-Poético sorkuntza eta erakusketa proiektu bat da, Urtzi Canto, Amaia Molinet eta David Pavok zuzenduta, 2012an, EHU/UPVko Arte Ederretako Fakultatearen testuinguruan sortua, artean jarduteko lantoki bat eta motibo partekatu bat sortzeko beharretik. Abiapuntua, arte sorkuntza oro politikoa eta poetikoa delako ustea da. Artistentzat hauek dira euren lanerako aitzakia eta artelanen arteko lokarria”. Hala, artistek politika eta poetika jorratzen dituzte euren obretan.

Horretaz gain, jarduera osagarriak ere ondu dituzte: maiatzaren 14an, aurkezpena egingo dute Durangoko Arte eta Historia Museoan bertan; 22an, halaber, Bilboko Okela Sormen Lantegian aurkeztuko dute; eta, amaitzeko, 23an, Donostiako Arteztu Galerian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button