IKUS-ENTZUN

“Zinegoak” jaialdiaren lagin bat, Leioan

Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak (Zinegoak) martxoaren hasierako egunetan ospatu du bere 18. edizioa. Horren ostean, eta ohi den bezala, ekimenak bere ibilbidea hasiko du Euskal Herrian zehar, herriz herri, eta 40 udalerri baino gehiago bisitatuko ditu jaialdiak. Bihar, martxoak 24, eta datorren astean, 31n, makina bat film interesgarri ikusi ahalko dira Leioan.

Pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: Leo y Álex en pleno Siglo XXI, Red Bay, La Amante, Mall, Karaoke eta Aitor Gametxo Zabala zuzendariaren Hemen. Gaur. Berriz euskarazko lana. Lan horrek honakoa kontatuko digu: Bitor eta Mikelek Bilboko Aste Nagusian ezagutu dute elkar. Lehenengo begirada berezia izango da bientzat, baina desberdin gogoratuko dute.

Egunotan, Berriz, Barakaldo, Balmaseda edo Mungia herriak bisitatuko ditu jaialdiaren Hedapenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button