IKUS-ENTZUN

“Eat That Question: Frank Zappa in His Own Words” dokumentala, Fas zineklubean

Bilboko Fas zineklubak Eat That Question: Frank Zappa in His Own Words (Thorsten Schütte, Frantzia eta Alemania, 2016) filma aurkeztuko du bihar, El Carmen aretoan, 19:45ean. Aurretik, Urko Olazabal euskal zinegileak iaz filmatutako Anujin film laburra pantailaratuko da. Olazabalek emanaldian parte hartuko du, Frank Zappa musikarian aditu Javier Agirre eta Manolo de la Fuenterekin batera.

Mothers of Invention taldearen sortzaile Frank Zappak (AEB, 1940–1993)  jazzaren, abangoardiako musikaren eta klasikoaren elementuak gehitu zizkion pop musikari, oso proposamen pertsonala garatzeko. 60 diskotik gora plazaratu zituen. Talentu handiko sortzailea izan zen, eta denetarik egiten zuen: kantuak idatzi, gitarra jo, diskoak ekoiztu, azalak diseinatu, filmak eta bideoklipak zuzendu.

Larunbatean pantailaratuko den filmak musikari handiaren ibilbidea eta nortasun bitxia jorratzen ditu. Tabakaleraren arabera, “Artxibo historikoetan oinarritzen den muntaketa trebe eta burutsu bati esker, Eat That Question-Frank Zappa in His Own Words ahoan bilorik izan ez zuen maisu honi buruzko ospakizun zirraragarria da”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button