LITERATURA

Idazle Eskolako Modulak Bergarako UNEDen

Idazle Eskolak urtero bezala gradu-ondokoaz gain moduluak antolatzen ditu. 2014rako ere hainbat modulu antolatu dira. Urtarriletik maiatzera bitarte ipuinak eta nobelak idazteko, antzerkia idazteko edota ozenki irakurriak izateko testuak idazteko lantegiak egingo dira, baina baita aditzaren erabilera errelatoan aztertzekoak eta deskribapenari buruzkoa.

Modulu batzuk 3-4 saiotan burutzekoak dira, eta luzeenak 8-10 saiotan burutzekoak. Larunbatetan egiten dira Bergaran, UNEDen, eta adina eta formakuntza ez da muga.

Bestalde, aurtengo Idazleak Irakurle saioetan idazketa literarioa eta gidoigintzatik filmetarako bidea ere aztertuko da. Eta bertan, besteak beste, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Miren Juaristi eta Jon Garaño arituko dira beraiek idatzitako testuetatik sortutako filmei buruz.

Matrikula zabalik dago eta matrikulatzeko Asmoz-ekin jarri behar da harremanetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button