Topaketa, uztailaren 2an (bihar) izango da, arratsaldeko 16:00etan, Donostiako Pedagogiako Fakultatean. Antzerkia eta eskola, trasmisioa, amateurgintza, antzerkia eta euskara… bezalako gaiak jorratuko dira. Ondoko hauek parte hartuko dute mahai inguruan,: Joserra Fachado, Antton Luku, Eugenio Arozena eta Jose Angel Irigaray. Moderatzailea Ander Lipus izango da.
Antzerkia taula gainean ekintza bihurtutako hitz gogoetatua den moduan, hitz gogoetatu bihurtutako ekintza ere behar du izan, Antzerkizale Elkartearen ustez; herrenka ez ibiltzeko batak bestea du zor, alegia. Dialektika horretatik abiatuta bideratu nahi du bere ibilbidea, hain zuzen. Nahi horrek gidatuta, izandako ekintzak eta esperientziak hitz gogoetatu bihurtzeko asmoz, Esperientzixak izeneko egitasmoa sortu du bere baitan. Egitasmoa euskarazko antzerkigintzaren esparruan gogoeta gune berri bat zabaltzeko sortzen da. Antzerkiarekin loturik dauden eta zerikusi zuzena duten esperientzia desberdinak plazaratzea eta zabaltzea du helburu.
Artez Blaik bidalita