IKUS-ENTZUN

“The Chase” eta “Down By Law” filmak pantailaratuko dituzte Azkuna Zentroan

Ostegunean eta ostiralean, hilak 27 eta 28, bi film ikusteko aukera izango da Azkuna Zentroan, 17:30etik aurrera: Arthur Penn zinegile estatubatuarrak 1966an zuzendutako The Chase, eta Jim Jarmusch zuzendari estatubatuarrak 1986an filmatutako Down By Law.

Arthur Penn zinegilearen The Chase filmean parte hartu zuen antzezleen zerrenda izugarria da, tartean, Marlon Brando, Jane Fonda, Robert Redford, E. G. Marshall eta Angie Dickinson. Filma gizarte usteldu baten inguruko drama itogarria da, Texaseko herrixka batean garatzen dena: “Espetxetik ihes egin duen gizon bat bere herrira itzuli da, baina herrikideek, erabat okerrera jotako jendea izanik, benetako ehiza eragingo dute haren aurka, eurentzat jolas hutsa izango balitz bezala. Sheriffa soilik ahaleginduko da hura lintxatzea ekiditen”.

Down By Law, berriz, AEBetako zine independenteak eman duen film bikainetakoa da, indie mugimenduaren ikur klasikoa. Jim Jarmusch zinegile bikainak filmatua, fabula itxura duen filma da, ederra, malenkoniatsua eta umoretsua. Tom Waits, Roberto Benigni eta John Lurie dira aktore nagusiak. Lehenengoa eta hirugarrena musikariak dira. “Zack, Jack eta Roberto ziega-kideak dira espetxe batean. Zack DJa da; Jack, putazain ziztrina, eta Roberto, turista italiarra”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button