IKUS-ENTZUN

“Ixcanul” filma emango du Fas zineklubak estreinakoz Bilbo

Bilboko Fas zineklubak Ixcanul Volcano (Jayro Bustamante, Guatemala, 2015) filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Bilboko zineklubaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “María, 17 urteko gazte kaqchikel, gurasoek bizi eta lan egiten duten finkako langileburuarekin ezkontzera behartuko dute. Guatemalako nekazalgo giroko drama sakona da, non klasismoak, superstizioak eta akulturazioak bereak egiten dituzten. María gazteak ez daki zer egin bizitzak eskaintzen dizkion proba eta trabekin, gurasoengandik jasotako bizitza tradizional latzarekin jarraitu, edota ezer dakien sumendi atzean dagoen bizimodura salto egin”.

Jayro Bustamante (1977) zinegile guatemaltar gaztearen estreinako lan luzea da. Maia hizkuntzaz egindako lehen filma. Aktore amateurrekin filmatua, “taxuz eta sentsibilitatez zuzendu du lan bitxia” da.  Plano ederrekin jositako drama latza da.

Informazio gehiago:  cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button