IKUS-ENTZUN

Aiko Taldearen “Jotamentala” Durangon eta Markinan

Aiko taldeak eta Bideografik Ekoizpenak Jotamentala ekoitzi eta urte honen hasieran estreinatu zuten. Hainbat herritatik pasatu ostean (Errenteria, Gasteiz, Iruñea,…), gaur eta bihar, Durangon eta Markinan izango da emanaldia.

Ikus-entzunezko lan hori Aikok interneten abiatuko duen jotaren inguruko plataformaren baitan egin da. Plataforma horretan  grabazioak, partiturak,  idazkiak, gogoetak, proposamen didaktikoak,  ariketak, pausoak eta dantza  herrikoi horri buruz ekarpena egin  dezakeen edozein elementu sartu ahal izango da.

Dokumentalean, hainbat lagunen testigantzak biltzen dira: Aiko Taldeko kideak, Cesc Gelabert edo Jon Maya dantzari eta koreografoak eta Juan Antonio Urbeltz, Jon Pertika, Iñaki Irigoyen edo Jose Inazio Ansorena ikerlariak, besteak beste. Iparraldeko, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat lekutan filmatu da.

Horretaz gainera, artxiboko irudiak ere biltzen ditu. “1955ean, Orson Wellesek BBC katerako egin zuen The Land of the Basques dokumentalaren sekuentzia bat barne”.

Aiko taldea, dantza tradizionala pasioz bizi duten eta hainbat jardueraren bitartez dantza hori zabaltzeko eta hedatzeko lan egiten duten musikari eta dantza maisuz osatutako taldea da. Jota-fandangoaren azterketa eta transmisioa, dantza tradizionalaren inguruan aurrera daraman lanaren beste atal bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button