LITERATURA

Emakumeak poesian duen rola agerian jarri

Martxoaren 8ko oroitzapenezko programaren barruan, bihar, martxoak 28, aro guztietako emakume poeta euskaldunei buruzko errezital-ikuskizun bat egingo da Arrigorriagako Lonbo Aretoan.

Poetalia poesia-elkarteak antolatua, Poetas vascas… tomando el testigo errezitaldi elebiduna 19:30ean hasiko da, eta poemen irakurketan Amaia Landaren zuzeneko musika ere izango da.

Iraganeko eta etorkizuneko autore euskaldunei eskainitako omenaldi horrek bi helburu ditu: alde batetik, “emakumeak poesian duen rola agerian jartzea, eta, bestetik, gizartearen zati bat agerian jartzea, zeinetan emakumeak, bere bertsoen isiltasunean giltzapetuta, toki bat aldarrikatzen duen gizartean, baita rol bat literaturan ere”.
Ekitaldiak bi zati izango ditu: lehenengoan, besteak beste Antes que yo fueron otras edo Perro callejero poemak entzun ahal izango dira, Julia Otxoa edo Leire Bilbao autoreenak.
Bigarren partean  emakume poeta euskaldunentzat inspirazio-iturri izan ziren gaiak jorratuko dira, hala nola, maitasuna, desamodioa, mina, indarkeria, umorea eta erotika.

Carmen Martinez, Isabel Gonzalez, Luisi Landa eta Manoli Lopez rapsodak arduratuko dira bertsoei ahotsa ipintzeaz, eta Charo Perez narratzailearen laguntza izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button