LITERATURA

Eleberrietan politikaz aritzeari buruz

Ekainaren 10ean, goizeko 11:00etan eta Bilboko Liburu Azokan bertan, Tiroa kontzertuaren erdian. Eleberrietan politikaz aritzeari buruz (Txalaparta) Belen Gopeguiren lana aurkeztuko da. Ainhoa Caballerok itzuli du lan hau eta Eider Rodriguezek egin dio hitzaurrea. Une berean, Xavi Sarriàk idatzitako Historias del Paraíso lana ere aurkeztuko da. Bertan izango dira Eider Rodriguez, Miren Amuriza, Mikel Soto Txalapartako ordezkaria eta Xavi Sarriá idazlea eta Obrint Pas musika taldeko kidea.

Tiroa kontzertuaren erdian. Eleberrietan politikaz aritzeari buruz lana Belen Gopeguik hartutako gogoeta ezagun honetatik abiatzen da:  Stendhal frantziar idazlearen ustez, kontzertuaren erdian pistola-tiroak nola, halaxe eragiten du literatura-eleberrietan politikari buruz aritzeak. Belen Gopegui idazleak 2006an Kaliforniako unibertsitate batean literaturari eta politikari buruz eman behar zuen hitzaldia, liburu honetan bilduta dator.

Gogoeta horretatik askatzen diren hariak bildu eta, euskal literaturan politikaren tiro-hotsak aztertuz, edizio honetarako hitzaurrea idatzi du Eider Rodriguez idazleak. Berak, Terry Eagleton kritikari ingelesaren beste esaldi bat gogoan, Gopeguiren hausnarketak osatu ditu: “Halitosia bezalakoa da ideologia, hurkoarena soilik antzematen da”.

Beste aldetik, Valentziako Obrint Pas taldeko abeslari eta gitarrista Xavi Sarriaren lehenengo liburu honek 22 narrazio labur biltzen ditu; inguratzen gaituen munduaren argazki errealista bat osatzen dute, umorea ahaztu gabe, eta batzuetan, surrealismo zama arin bat ere uzten dute agerian. Izua, isiltasuna, asperdura, gosea, itxaropena, ilusioa…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button