IKUS-ENTZUN

“Zinema garaikidearen fantasiazko joerak”, Montehermoson

Hil honetako 7, 14 eta 21ean, Maider Oleaga zuzentzen ari da Montehermoso zentroan Errealitatearen tolesturak, zinema garaikidearen fantasiazko joerak izeneko lantegia. Gaur berton bigarren saioa izango da.

Montehermosoren arabera, “fantasia-zinemaren etiketak hainbat genero osatzen ditu oro har (zientzia fikzioa, izua, naturaz gaindikoa…), baina horietaz haratago, lantegi honen helburua zinema garaikidean joera bat markatzen duten tarteko bide batzuk aztertzea da. Film horiek fantasiazko ezaugarriak eta elementuak erabiltzen dituzte errealitate anitza, konplexua, antzemanezina, beste alde horretara daramatzaten igarobidez, eta tolesturez beterik”.

Maider Oleagak honako dokumentalak idatzi eta zuzendu ditu: Iragan Gunea Berlin (2016), Esperanza (Bolivia, 201), Amaren ideia (Mexiko, 2010); eta fikziozko honako laburmetraiak: Sitios prestados al aire (Mexiko, 2010), En coincidencia (Espainia, 2003) eta Sarah. Zuri begira (Espainia, 2001). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button