LITERATURA

Hesolak ekimenaren “Autoretratu Literarioa”

Zarauzko Udalaren Kultura Sailak eta Artezaleak elkarteak, Hesolak ekimena aurkeztu zuten joan den urteko irailean.
Hesolak ekimenaren egitarauak, hilean behin, larunbat goizetan, Zarautzen antolatuko diren heziketa eta sormen eskolak biltzen ditu. Diziplinak anitzak izango dira.

Datorren astean literaturari dagokiona iragarri dute honezkero.

Hala, Autoretratu Literarioa ikastaroa izango dute bertako Ebro Etxean.
Autoerretratu tailerrean hainbat autorek idatzitako autorretratuak aztertu eta, zenbait ariketaren laguntzaz, parte-hartzaile bakoitzak berea idaztea izango da ekintza. Ikastaroa helduentzat zuzenduta dago.
Martxoaren 29an burutuko da, 10:00etatik 13:00etara, Uxue Alberdiren  gidaritzapean.

Uxue Alberdi 1984an jaio zen Elgoibarren, eta gaur egun Getarian bizi da. Aulki bat elurretan (2007) ipuinak eta Aulki-jokoa (2009) nobela argitaratuak ditu. Joan den udazkenean, Susa argitaletxeak Uxue Alberdiren Euli-Giro ipuin liburu argitaratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button