LITERATURA

“Autobiografía Femenina” tailerra, Bilbon

Josune Muñoz adituak dinamizatuko du Bizkaiko Foru Liburutegiko ekimena irailaren 13tik abenduaren 27ra bitartean. Izena emateko epea irailaren 1etik 9ra izango da.

Orain arte arreta handirik jaso ez duen generotik ibilbide kronologiko eta geografikoa egingo da. Oso gizarte maila eta bizimodu desberdinetako emakumeen profilak aztergai (erlijiosoak, artistak, aristokratak, politikariak, etab.), elementu amankomun batez: euren buruaren irudia islatzea.
Tailerrean  bi talde sortuko dira: asteartetan, 16:00etatik 18:00etara ala 18:00etatik 20:00etara, eta gehienez 20 pertsona izango da talde bakoitzean.

Beste aldetik, datorren astean, irailaren 15ean eta toki berean (2. solairuko Hitzaldi Aretoa), Alaine Agirreren hitzaldia ere antolatu da 19:00etatik aurrera. Gazte koxkorrentzako ipuinak idaztean gainera, Odol mamituak eta X hil da (Elkar) izeneko literatur lanak publikatu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button