IKUS-ENTZUN

“Euskaraz bizi nahi dut” film labur lehiaketa

Film labur lehiaketa honen gai nagusia euskaraz bizitzeko nahia da, euskaraz bizi nahi dut pentsamendua. “Euskaraz bizi nahi dut pentsatzera iristen garenean bihurtzen gara euskararen normalizazioaren aldeko eragile. Euskaraz bizi nahi duen jendeak, ordea, oztopoz beteriko bidea aurkitzen du maiz. Nahia eta ezina batera datoz askotan”.

Hortaz, film labur lehiaketa honetan horrelako edukiak dira landu nahi direnak: Euskaraz bizi nahi dut pentsamendua hedatzea, herritarrei euskaraz bizitzeko arrazoiak eskaintzea; euskaraz bizi nahi duten herritarrek pairatu behar izaten dituzten egoerak agerian uztea; euskaraz bizitzea erabaki dutenen adorea eta horregatik jasotzen duten elkartasuna adieraztea; euskaraz bizitzeko hautua egin ondoren sortzen eta jasotzen diren estimulu positiboak erakustea; etorkizuna irabazteko Euskaraz bizi nahi dut pentsamendua iraultzailea dela azpimarratzea.

Kontuan hartu lanek ezingo dutela 15 minutu baino gehiago iraun, eta abuztuaren 24a (astelehena) izango dela lanak bidaltzeko azken eguna.

Guztira 5.000 euro baino gehiago banatuko dira, 3.500 euro profesionalen atalean eta 1.750 euro amateurren atalean. Profesionalen atalean: 1. Saria  2.000 eurokoa izango da eta amateurren atalean 1.000 eurokoa.

Lanen ezaugarriak eta abar kontsultatzeko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button