ARTEA

Emakume artisten presentzia nabarmenduko du azaroan Artiumek

Artiumek, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak bideratuko duen programazio berriaren baitan, emakume artistek azkenaldi honetako artearen historia eta bertako erakundeetan duten presentzia azpimarratuko du azaroan. Horretarako, erakusketa berri bat, hitzaldi bat, nazioarteko ikastaro bat eta eztabaida-foro bat ondu ditu.

Museoak emakume sortzaileen lanak irudikatzeko eta hedatzeko narratiba historikoak zabaldu nahi ditu, beren obrak garatu diren baldintza historikoak berrikusiz. Hainbat artistaren inplikazioa gauzatuko da helburu horrekin. Elena Mendizabal artistak (Donostia, 1960) Eskultura inauguratuko du azaroaren 8an. Erakusketa honek egilearen 80ko hamarkadako eta 90eko hamarkadaren hasierako lanik adierazgarrienak berreskuratuko ditu.

Parte hartuko duen beste artista bat Itziar Okariz (Donostia, 1965) izango da. Okarizek Artiumeko Artistak gurean programaren saio berri batean parte hartuko du azaroaren 13an, Artista honen lana Artium bilduman dago, argazki-triptiko bat zehazki (Titulurik gabe, 1994), “eta bere gorputza erabiltzen du konbentzioak aldatu eta iraultzeko eta arau sozialak urratzeko, gizabanakoaren identitatea auzitan jartzeko, bai generoko identitatea, bai identitate kulturala, sexuala eta politikoa”.

Artiumek Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan izeneko ikastaroaren 12. edizioa antolatu du azaroaren 16an eta 17an. Xabier Arakistain komisarioak eta Lourdes Mendez EHUko gizarte-antropologiako katedradunak zuzenduko dute, eta nazioarteko irakasle, komisario eta artista ospetsuak bilduko ditu.

Hil horretan ere, Artiumen bilduko da, Operazio Museoak foroa, Plataforma A-k antolatua, MAV, Mujeres en las Artes Visuales elkartearekin lankidetzan. “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko euskal legea eta 2007ko Estatuko legea titulartasun publikoko museo eta arte-zentroetan betetzen diren behatzen diren” xedea du jardunaldi honek. Euskal erakundeetako zenbait komisario independentek eta arduradunek parte hartuko dute jardunaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu