BESTELAKOAK

“Emakumea eta punka”, Garbiñe Ubeda eta Yurre Ugarteren eskutik

Garbine Ubeda kazetari eta idazleak eta Yurre Ugarteren kazetari, gidoilari eta idazleak Non zeunden zu 1984an? Emakumea eta punka izenburuko solasaldia zuzenduko dute ostegunean, hilak 29, Hendaiako Maitena tabernan.

Euskal Herriko punk mugimenduaren eta emakumeen arteko harremana izango dute hizpide bi emakume gipuzkoarrek. Ekitaldia Emazten Fabore elkarteak ondu du, eta 19:00etan hasiko da.

Garbiñe Ubeda kazetari tolosarrak Hobe Isilik (Elkar) izenburuko lehendabiziko nobela plazaratu zuen 2013an. Aurretik, beste bi liburu zituen argitaratuak, Negu Gorriak. Ideia zabaldu tour 95 kronika, eta Mila ezker saiakera, baina honakoa da fikzioan egiten duen estreinako jauzia.

Yurre Ugarte ere Tolosan jaio zen, eta ibilbide luzea egin du ikus-entzunezko esparruan, gidoilari eta editore. 2010ean, estreinako ipuin-bilduma argitaratu zuen Gasolindegian (Alberdania, 2010), bi urte geroago gaztelaniara itzuli zena, Todo es rojo (Alberdania).

Bai Ubeda, bai Ugarte hainbat hedabidetan aritzen dira egun: Berria, Pop Pilulak fanzinea…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button