LITERATURA

“Eztabaidak Literaturarekin”, Ramon Saizarbitoria

Bidebarrietako liburutegiak Eztabaidak Literaturarekin programaren urteko azken hitzordua hartuko du gaur, 19:30ean, Ramon Saizarbitoriaren eleberrien etika eta estetikaz mintzatzeko. Euskaraz izango den topaketan, Ramon Saizarbitoria idazle gipuzkoarra, Mikel Hernandez Abaita idazlearekin arituko da, eta Jon Kortazar literatur kritikaria izango da moderatzailea.   

Gaur amaiera izango duen ekimenak, bere bosgarren edizioa urtarrilean hasi zuen eta dakikezuenez, literaturaren inguruko topaketak eskaintzen ditu hilean behin, asteartez, 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.

Diogun bezala, gaurkoan Ramon Saizarbitoria eta Mikel Hernandez Abaitua solaskide izango dira, Jon Kortazar literatur kritikariaren moderatzaile arituko den bitartean.

Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944) lan handien egilea da (Ehun metro, Gorde nazazu lurpean,…). Argitaratu duen azken lana, Martutene izenekoak, guztien ahotan dago.
Mikel Hernandez Abaitua gasteiztarra Euskal Filologian lizentziatu zen EUTG-n, eta gaur egun institutuko euskara katedraduna da. Bere literatur lanak ere ezagunak dira oso.

2007ko urtarrilean Eztabaidak literaturarekin egitaraua martxan jarri zenetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle askoren hitzak bildu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button