IKUS-ENTZUN

Zinemaren hastapenen inguruko solasaldiak eta proiekzioak, San Telmo Museoan

Donostiako San Telmo Museoak zine-solasaldiak ondu ditu gaur, hilaren 9an eta hilaren 16an, Gipuzkoa argitara erakusketa dela eta. Hala, Carmen Arocena, Santos Zunzunegui eta Ion Lopez adituek  zinemaren hastapenak jorratuko dituzte hainbat proiekzioren laguntzaz.

Donostiako museoaren arabera, “bereziki, zinema sortu zeneko esperimentazioak izango dira hizpide; horien isla dira saio hauetan ikusi ahal izango diren proiekzio zati batzuk”.

Hala, gaur bertan, 19:00etan, Carmen Arocena EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasleak ondoko gaia aztertuko du: El camino del cinematógrafo: antecedentes y pioneros. “Saio honetan Reynaud-en, Edison-en, Lumière anaien, Meliès-en eta Brightongo Eskolako filme zatiak proiektatuko ditu”.

Hilaren 9an, Cien años no es nada: La venganza de Edison izenburuko gaia izango du hizpide Santos Zunzunegui EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko katedradunak. “Besteak beste, Lumière Operadoreen eta Edison Manufacturing Company-ren film zatiak proiektatuko ditu”.

Hilaren 16an, Euskal Herriko zinema mutuaren inguruan arituko da Ion López Euskadiko Filmategiko zuzendari-kontserbatzailea. “Saio honetan zinema sortu zen une berean hemen sortu ziren filmak erakutsiko ditu, besteak beste, Irún 1912 , Eusko Ikusgayak eta Inauguración del campo de San Mamés”.

Gipuzkoa argitara erakusketak 1855 eta 1930 arteko Donostia eta Gipuzkoa argazkien bidez erakustea du xede. San Telmo Museoaren funtseko ehundik original baino gehiago biltzen dira. Erakusketa zabalik dago maiatzaren 21era arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button