IKUS-ENTZUN

“Zinemakumeak Gara!” zinema erakusketa astebetez luzatuko da Bilbon

Emakumeek zuzendutako Zinemakumeak Gara! zinema lehiaketaren XXIV. edizioa BBK aretoan, Campos Antzokian, Azkuna Zentroan eta Bilborocken izango da aste osoan zehar. Bere sari nagusia, Simone de Beauvoir saria, Puy Oria zinema ekoizleari entregatuko zaio.

Jaialdiaren helburua emakumeek egindako zinema ezagutarazi eta hedatzea da, eta horretarako, lehiaketaren barnean film labur, film luze, konferentzia eta mahai inguruak antolatu dira egunotan.
Atzoko egunean abiatu zen ekimena Alejandra Marquezen Las niñas bien filmarekin. Gaurtik azken egunera bitartean (urriak 21) gainerako filmak proiektatuko dira, guztiak arratsaldez, eta programazio horretan, publikoak emakumeek egindako kalitatezko zintak ikusteko aukera izango du. Aldaketaren zurrumurrua izenburupean multzokatutako zazpi film luzeez gain, emakumeek egindako 9 film labur izango dira ikusgai, besteak beste, The Crossing, Bai Xue txinatarrena; Nina Paleyren Seder-Masochism; Tonia Mishialiren Pause; Gaya Gijiren My Favorite Fabric; Romina Paularen De nuevo otra vez; eta Lila Avilesen La camarista. Horiekin batera, Ana Diez eta Dana Rotbergen Elvira Luz Cruz, pena máxima izeneko film ertaina proiektatuko da.
Azken filmarekin batera ere, Isabel Otxoa, Itziar Gandarias eta Susana Carramiñanak osatuko dute eztabaida-gunea Lurraren gatza: Emakumeak borrokan gaiarekin. Beste aldetik, Aintzane Rincon EHUko irakasleak Begirada kritikorako hastapen tailerra egingo du.

Ohiko denez, zinemagintzako talentu berriak deskubritzeko helburuz, XPREST! film laburren Jaialdiaren VIII. edizioa ere antolatu dute zinema erakustaldiarekin batera. Animo eta parte hartu!

Egunez eguneko programazio zehatza: Zinemakumeak Gara!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button