ARTEA

Egungo gizarteko familien erretratu soziologikoa

Sandra Gross argazkilariaren Familiak izeneko erakusketa ikusi ahalko da Zarauzko Photomuseumean, uztailaren 3tik abuztuaren 19ra bitartean. Gaur egungo familien aniztasunaren ispilu, argazki  multzoa ikusgarriaren bidez. “Nahia, optimismoa, bizitza-aukerak, askatasuna eta uko egitea hizpide duen proiektua da”.

Argazkilariak urte  bat eman zuen lan hau burutzen, Bartzelona eta Sant Cugateko hainbat familiarekin, eta elkarrizketak izan eta gero, ikusgai jarri dituen irudiak sortu ziren.

Familiak adiskidetasunaren, eskuzabaltasunaren, eta maitatua izatearen inguruko egitasmoa da. “Argazkiek eszenaratze klasiko eta xumea dute: familia eta bere ingurua, kamerari so, unea izoztua gelditzen delarik. Aldamenean, argazki-oinek nortzuk diren adierazten dute, eta beraien arteko harremana zein den azaltzen digute. Ez dago berdinik, ez soilik familia bakoitza mundu bat delako, baizik eta gaur egun jada familia-nukleo klasikoarekin (aita, ama eta seme-alaba biologikoekin) ez datoz bat. Eskemak aldatu egin dira eta konbinazioak ugariak dira. Seme-alabak biologikoak, adoptatuak, harreran hartuak edo intseminazioaren emaitzak dira. Gurasoak bikotekideak dira, edo lagunak, edo beste senide-kideak; edota guraso bakarra; edo sexu desberdinekoak edota berekoak dira”.

Familiak argazki-erreportajea ikusgai egon zen Visa off 2016  jaialdian. 2017an, Urrezko Lux Saria lortu zuen Erreportaje  Dokumental kategorian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button