LITERATURA

Egile berrientzako euskarazko literatur lehiaketa, Iruñean

Egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzeko xedez, Iruñeko Udalak aurtengo Egile Berrientzako Euskarazko XXX. Literatur Lehiaketarako deia egin du. Lanak aurkezteko epea urriaren 16an amaituko da.

Honako sari-modalitate hauek ezarri dira: Poesia (Modalitate honetan aurkeztutako lanek gutxienez 200 bertso izan beharko dituzte), eta Narrazioa (lanek gutxienez 15 orri izan beharko dituzte). Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek. Idazlanak gai librekoak izango dira, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Egileek lan bana aurkeztu ahalko dute modalitate bakoitzean. Lanak helbide honetara bidali behar dira: www.irunakulturada.eus

Hiru sari banatuko dira. Lehen saria: 2.500 euro; Bigarren saria: 1.000 euro.; eta Hirugarren saria: 500 euro.

Lehiaketaren gaineko xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button