ARTEA

Eduardo Vidarteren oinarrizko formak ikusgai Donostian

Eduardo Vidartek (Eibar, 1967) Oinarrizko Formak izenburuko argazki erakusketa inauguratuko du gaur, maiatzak 2, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian. Erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 25era bitarte. Erakusketa osatzen duten argazkiek Kanariar Irletako Fuerteventura uhartera eginiko bisitan dute jatorria.

Irla horretako lur “latz, bolkaniko eta harritsuak” inspirazio izan ditu argazkilariak irudi hauek egiterakoan. “Lur horietan zehar garatutako oinarrizko forma eta egiturekin osaturiko mundu bat irudikatu nuen. Egunez egun, eta apurka, ikusi nuen potentzia handiko jolasa zela”, esan du argazkilariak.

Estudioan sartzerakoan, Google Earth tresna baliatu zuen: “Bertan forma-jolasen unibertso oso bat ikusi nuen, oso sinpleak eta konplexuak; era berean hainbat maila azaltzen dira”.

Egitasmoan baina, bigarren maila bat, beste “bilbe” bat, ere sortu zen argazki gehiago egin ahala: Fuerteventurako nekazaritza jendeek ahuntzak zaintzeko eta lursailak mugatzeko eraikitako horma eta egiturena. “Ez hain sintetikoa, adierazkorragoa, beste forma eta pintzelada batzuk zehatzen dutena, harri bolkanikoetan bizi diren forma begetal txikien naturarena, hain zuzen ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu